830
Kanpaina x pertsonak sinatu zuten
Sinadura gehien jasotako unibertsitatea: Universidad Pública de Navarra
Txiroei “lagundu” behar diegula uste baduzu, ez gara zure GKE.
Elikagaiak bidaliz eta osinak eginez euren bizitza konpontzen diegula uste baduzu, ez gara zure GKE.
Bizitza duin bat lortzeko gure dirua behar dutena dela uste baduzu, ez gara zure GKE.
Independentea eta parte hartzea bilatzen duen GKE bat gara, hegoaldeko erakundeekin batera gure gizartea Ipar-Hego desberdintasunen inguruan sentsibilizatzen duena. Hauen arrazoiak salatzen ditugu eta eraldaketa pertsonal eta kolektiboak sustatzen ditugu, bidezkoagoa den eta elkartasun handiagoko mundu bat lortzearren.
Haiek euren bizitza nahi duten moduan garatzeko aukera izan dezaten joku-arauak aldatzea posible dugula uste baduzu, bagara zure GKE.
Behartsuak bidegabekeriaz eta ez ezgaitasunaz behartsu direla uste dugulako, arrantza egiten badakitelako irakatsi behar ez diegula uste dugulako, laguntza beharrezkoa ez dutela baizik eta gu haiei ez lapurtzea nahiko dela uste dugulako...
Horregatik gure eginbeharra hauxe da:- Gizartea sentsibilizatu
- Gobernu eta enpresei presioa egin
- Hegoaldeko GKEekin lan egin
Informazio gehiago: www.setem.org